Indian eta Perun hainbat proiektu lortu ditu LKSk

Leire Kortabarria 2015ko uzt. 17a, 16:12

Indian eta Perun proiektuak esleitu dizkiote LKS aholkularitza enpresari: hiri bateko garapen antolamendu berriaren proiektua, batetik, eta zentral hidroelektriko bateko hainbat zerbitzu, bestetik.

 

Indian, Goa estatuko Sanquelim hiriko egitamu nagusiaren lanak esleitu dizkiote. Datozen hilabeteotan garatuko da egitamu nagusi hori eta Sanquelim-eko garapen jasangarria errazteko helburua du. Bere ekonomia meatzaritzan oinarritzen da.
Bestalde, Ipar Goako agintariek Mapusa hiriko garapenaren antolamendu berria egitea erabaki dute, Goako estatuan egiten den lehena. Plana bi fasetan egingo da, baina biak batera egingo dira eta urte betean bukatuko dira. LKS hiri garapen hori kudeatzeko arduraduna izango da. Uztailaren 6an, proiektuaren lehen aurkezpen publikoa egin zuten Indiako Defensa ministro Manohar Parrikar eta Estatuko ministro nagusi Laxmikant Parsekar-ekin.

Bestalde, Perun, Churoko zentral hidroelektrikoaren hainbat atal esleitu dizkiote LKSri, RC Hydrorekin bi kontratu sinatuta: batetik, ingeniaritzaren garapena, eta bestetik, zentrala sare elektrikoaz konektatzen duen transmisio-linea osoa kudeatzea, behin betiko esleipena egin arte.

Azken zerbitzu honen barruan doa ere ingeniaritzako dokumentu arkeologikoak eta ingurumenekoak idaztea, eta dagozkien erakundeetan tramitatzea ere.

Perun, egindako lana jarraitzeko kontratua

Churoko zentral hidroelektrikoaren gestioaren behin betiko esleipena lortu nahi du LKSk, eta honako kontratuak beste batzuen jarraipena dira. Orain arte egindako lanari esker, ingurumen inpaktua murriztea eta zentralaren potentzia nominala handitzea lortu da.

Churoko zentral hidroelektrikoaren proiektua Cañete ibaiaren arroan kokatzen da, Lima hiritik 290 km-ra hego-ekialdera. Ur lasterreko zentral bat da, 4km-ko tunela duena eta 40 MW-ko potentzia garatzen duena.  RC Hydrok sustatzen duen lehen proiektua da, nahiz eta beste hiru proiektu hidroelektriko dituen Perun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak