Emaitza horiek aurreikuspenak gezurtatzen dituzte; izan ere, horien arabera, aurtengo kanpaina 163.500.000 euroko emaitza negatiboarekin bukatuko zela iragarri zen, 318.500.000 euroko itzulpenekin eta 155.000.000 euroko ordainketekin.
Hobekuntza jarduera ekonomikoaren oinarriaren areagotzearen, eta azken urtean gai honi dagokion araudi fiskalean sartu diren aldaketen ondorio da. Azken puntu honetan, Foru Ogasunak nabarmendu ditu dira zerga-iruzurra ekiditeko hartutako neurri berriak, eta ondarea diru sarrera bakartzat duten zergadunen aurrezte oinarriengan egin diren aldaketak. Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeetako (BGAE-EPSV) ekarpenetan eman den jaitsiera ere (26 milioi gutxiago) kontuan izan beharreko datua da, aspektu hau aztertzerako orduan.
Herritarrek aukeratutako zerga-ordainketaren modalitateari dagokionez, aitorpenen %60 (213.444) hiritarrek Foru Ogasunaren proposamenak onartuta gauzatu dira, aurreko urteko datuak zertxobait hobetuz. Foru erakundeak arlo honetan lanean jarraitzea aurreikusten du azken urteotan ematen ari den dinamika positiboari jarraipena emateko asmotan.
Aurkeztutako proposamenetatik, zergadunek %89,5 onartu dituzte; zergen itzulpenen kasuan, %77 lehenengo egunean burutu dira, eta %21, bigarrengoan. Gainerako aitorpenak formatu mekanizatuan (70.990 aitorpen) eta Internet bidez (66.689 aholkularien bitartez eta 22.168 partikular) aurkeztu dira.
Aitorpenen zenbatekoa jaitsi egin da, 373.291 guztira 2014an (aurreko urtean 379.000 aitorpen izan ziren). Horien emaitza, 278.465 zergadunei itzultzera eta gainerako 94.826ak Ogasunari ordaintzera.
Aberastasunaren Zerga
Aberastasunaren Zergari dagokionez, 2014an 8.052 aitorpen aurkeztu ziren. Horiek 59 milioi euroko diru sarrera sortu zuten Foru Ogasunarentzat, urtebete lehenagoko kanpainan baino bi milioi gehiago. Aberastasunaren osaketa gordinari dagokionez, nabarmentzekoa da hobaririk gabeko ondasun higigarrien gorakada, burtsa merkatuaren bilakaera positiboaren ondorioz. Aldiz, hobaria duten ondasun higigarriek behera egiten dute, hala nola familia enpresetako partizipazioak, edo autonomoen kasua.