Arantzabalek margotutako 250 tutu izango dira ikuskizunaren oinarria. Haiekin estruktura bat osatuko du, eta ikuskizuna musikaz lagunduta egongo da. Ordu eta laurden inguruz egongo da berau ikusgai.
Performancearen bidez Munibe artisten topaleku eta inspiraziorako gune bezala irudikatu nahi du Arantzabalek. Herriko txoko kuttuna da plaza hori margolariarentzat.