Euskal hedabideen "alde soziala" ere aintzat hartzeko eskatu dio sektoreak Jaurlaritzari

Eneko Azkarate 2015ko uzt. 14a, 13:29

Euskal hedabideendako aurtengo diru laguntza deialdia ebatzi du Eusko Jaurlaritzak. Hekimenek, Euskal Hedabideen Elkarteak, ebazpen horren irakurketa egin du. Denera, 4.962.323 euro banatuko ditu 2015ean Jaurlaritzak hedabideen artean euskara sustatzeko, iaz baino 94.000 euro gehiago. Eta, iaz bezala, aurten ere irismena izan da laguntzak banatzeko irizpide nagusia. Hedabideen sektoreak gogora ekarri du diru laguntzen gaiak "gogoeta zabala" eskatzen duela eta gogoeta horrek "isla izan behar" duela, gero, diru laguntzen deialdian.

Hekimen elkartean batzen dira nazio mailako egunkari edota bestelako hedabide ez publikoekin batera, baita euskarazko toki hedabideak (Tokikom) ere. Eta elkarte horretan dago ordezkatuta, Tokikomen bitartez, Goiena Komunikazio Taldea. Joan zen astean eman zuen aditzera Eusko Jaurlaritzak 2015eko diru laguntzak zela banatuko dituen.

Hekimenek gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak banatzen dituen diru laguntza hauek "garrantzitsuenak" direla sektorearendako eta, aurtengo igoera kenduta, ia aldaketarik gabe izoztuta egon direla 2012tik, orduan milioi bat euro jaitsi ondoren (-%15). "Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako diputazioek hedabideendako ematen duten diru laguntzek, orokorrean, bere horretan jarraitzen dute, aldaketa nabarmenik gabe" gogoratu du Hekimenek.

Era berean, hiru puntutan laburbildu ditu sektoreak erakunde publikoei egiten dizkien eskaerak:

  • Hedabideen sektoreak gogoeta zabala eskatzen du eta gogoeta horrek isla izan behar du, gero, diru laguntzen deialdian.
  • Sektoreak duen irismena, efizientzia eta eraginkortasuna kontuan hartuta, hedabideek beste inbertsio batzuk behar dituzte, urterokotasuna gainditu eta urte anitzeko diru laguntzen deialdiari begira.
  • Sektorearen alde ekonomikoa ez ezik, alde soziala ere aintzat hartu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak