Baque-Campos taldeko Alvaro Trueba izan da Antzuolan azkarrena

Amateur mailako txirrindulariek "hegan" egin dute gaur Antzuolan, plazako helmugara lehen sailkatu Alvaro Trueba aurreikusi baino 20-25 minutu lehenago iritsi delako helmugara. Ez bera bakarrik, gain-gainean zituen gainontzeko txirrindulariak ere erritmo berean ibili direlako. Horren azkar ibiltzeak ekarri du lasterketa goiz apurtu izana, Deskargako maldek tropela izugarri txikitu dutelako.

Azkeneko mendateak, Asentziok, aurretik ihes eginda zihoan lau laguneko taldetxoan azken aukeraketa egin du, eta hor, Baque Campos taldeko ziklista Juanma Truebak aurrera egin du, Caja Ruraleko beste ordezkari batekin. Elkarrekin jaitsi dute Kanpanzar, baina Bergaratik Antzuolara arteko tartean Truebak aurrera egin du, eta 25 segundoko tartea eskuratu du. Hala, plazara iristekotan zela gain-gainera etorri zaizkio kontrarioak, baina segundo bateko tarteagatik izan bada ere, Baquekoak jaso ditu besoak. Bigarren Lizarte taldeko ordezkari bat sartu da, eta hirugarren Mikel Aristi bergararra izan da (Euskadi EDP).

Egun borobila Baque-Campos taldekoendako, mendiko saria ere Trueparendako izan delako, eta taldeko saria taldekideekin partekatu duelako. Azkenik, Jonathan Lastrak jarraitzen du Lehendakari txapelketan lider.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.