Antzuola Saria domekan, Iñaki Lete memoriala

Xabier Urtzelai 2015eko uztailaren 10a

Domeka eguerdian, 13:00ak aldera Antzuolako kaleak azkarren zeharkatzen dituen ziklistak jasoko ditu besoak helmugan. Ikusteko dagoena da, azken urteotan moduan esprintak erabakitzen duen irabazlea, ala Kanparzartik bueltan ihes egindako batek irabazten duen lasterketa. 

Hala, urteurren borobila beteko du Lehendakari Txapelketarako baliagarria izango den probak, 70 edizio jada, eta iazko irabazlea egun profesionaletan ikustea –Murias taldeko Imanol Estevez– bada saria, lasterketara amateur mailako onentsuenak datozen seinale. 

130 kilometro 

09:30ean hasiko dute proba, eta Bergara, Antzuola eta Oñati artean 70 kilometro egin ostean Deskarga igoko dute lehenengo (11:25), eta Asentzio (12:25) gero. Kanparzartik, zuzen helmugara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak