Zabalik dago Enpresarean Foroaren gosari-hitzaldiko izenematea

Leire Kortabarria 2015ko uzt. 8a, 11:32
David Sanchez Bote.

Bai Euskarari! Ziurtagiriaren Elkartearen Enpresarean sareak antolatuta, abian da Enpresarean Foroa 2015, eta horko lehenengo gosari-hitzaldia antolatu dute datorren asterako. MIKeko zuzendari nagusi David Sanchez Bote izango da hizlaria.

Irungo Ficoba erakustazokan egingo dute lehen gosari-hitzaldia Enpresarean Foroko kideek, hilaren 16an, eguena, 09:00etatik 11:00etara. MIk Ikerketa-zentroko zuzendari nagusi David Sanchez Botek PYME 2025 ikerketa-lana aurkeztuko du. Leku kopuru mugatua dagoenez, izena eman behar da www.enpresarean.eus webgunean dagoen inprimakia beteta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak