Gertaera, maiatza hasieran Bergaran jazo zela dio Ertzaintzak. Biktima etxera ziola atxilotuarekin topo egin zuen eta elkarrekin emakumearen etxebizitzako igogailura sartu ziren. Biktima eta ustezko erasotzailea ez zirela ezagutzen dio Ertzaintzak. Atxilotua igogailutik atera zen eta emakumeak gora jarraitu zuen. Emakumea igogailutik irtetean ustezko erasotzaileak frakak jaitsi eta emakumearen gainera salto egin zuen etxe aurreko atarian. Erasoan bularrak ukitu zizkiola dio Ertzaintzak.
Gaineratu dutenez, emakumeak ihes egitea lortu zuen etxera sartuz. Berehala deitu zien Ertzainei. Hala, Ertzaintzak ikerketa zabaldu zuen erasotzailea identifikatzeko eta atzo arratsaldean atxilotu zuten Arrasaten 22 urteko gizonezkoa. Ertzainak ikerketarekin jarraitzen du maiatzean antzerako kasu bat gertatu zelako Bergaran.