Zauritu bat Eskoriatzako saihesbidean

Eneko Azkarate 2015ko uzt. 3a, 13:35

Pertsona bat zauritu da da istripuan Eskoriatzako saihesbidean. Erremolkea duen kamioneta bat bide erdian gurutzatuta geratu da guraizearena egin ostean. "Jaietako txurro saltzailearen kamioneta", lekuko baten arabera, hain justu ere. 13:00ak inguruan gertatu da. Ondorioz, bi noranzkoetan itxita dago errepidea eta ilarak sortu dira inguruan. Pertsona bat zauritu egin da istripuan, baina herrizaingo sailetik ezin izan dute zehaztu larriki zauritu den ala ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak