Xabier Agirreren margolanak Aroztegin

Agirrek Aroztegi aretoan erakusgai ipini duen lanetako bat: Bedua.

Gaur inauguratuko dute Aroztegi aretoan Xabier Agirre margolari bergararraren Naturatik hurbil erakusketa, hilaren 19ra arte egongo dena.  Azken 10 urteotan pintatutako zenbait koadro hautatu eskegi du Agirrek. Koadro guztiak bisitatutako lekuen errepresentazioak dira. Tokiak, batzuk inguru hurbilekoak dira (Bizkaia eta Gipuzkoa aldekoak), eta beste batzuk urrunagokoak (Gaztela, Aragoi, Kantabria, edo Italiako hegoaldea –gurean arrotz den itsasoaren urdin mota esanguratsuarekin–).

Xabier Agirre (Bergara, 1955) gazte-gaztetatik hasi zen pintatzen, Bergaran bertan, Simon Arrietarekin eta batez ere Fernando Azkargortarekin. Formazioa Bilbon eta Parisen osatu zuen. 1988. urtez geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Pintura irakaslea da.

Honako da Aroztegi aretoko ordutegia: martitzenetik egubakoitzera: 18:00-20:00; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak: 12:00-14:00

Atxondoko presa.

Siracusa teatroa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.