%11ko tasarekin, langabeziak behera egin du Debagoienean

Goiatz Arana Begiristain 2015eko uztailaren 2a

Ekaina 3.425 langaberekin amaitu dugu bailaran, maiatzean baino 137 gutxiagorekin. Langabezia-tasa %11koa da uneotan, aurreko hilean baino baxuagoa eta baita aurreko urteko sasoi berekoa baino baxuagoa ere.

Joera berdina da Euskal Autonomia Erkidegoan: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egoera duela hilabete eta duela urtebete baino hobea da. EAEn 156.905 pertsona zeuden lan barik ekaina amaitzerakoan (%14,7).

Antzuola, salbuespen

Debagoienera itzulita, herri guztietan egin du behera lanik gabe dauden gizon-emakumeen kopuruak, Antzuolan izan ezik. Eta langabezia-tasarik handieneko eta txikieneko herriek Arrasatek eta Leintz Gatzagak jarraitzen dute izaten, hurrenez hurren.

  • Antzuola: 92 langabe (%8,3ko langabezia-tasa)
  • Aretxabaleta: 292 (%8,1)
  • Arrasate: 1.532 (%14,4)
  • Bergara: 860 (%11,6)
  • Elgeta: 39 (%6,1)
  • Eskoriatza: 220 (%10,2)
  • Leintz Gatzaga: 5 (%3,4)
  • Oñati: 385 (%7)
  • Debagoiena: 3.425 (%11)
  • Aramaio: 27 (%3,6)

Iñigo Urkullu: "Bide onean goaz"

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluren esanetan, hazkundearen erritmoa apala da, baina bide onean doaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak