Debagoieneko kuadrillen arteko futbol txapelketa antolatu du UDAk zazpigarrenez

Mirari Altube Arrese 2015ko uzt. 2a, 14:26
Txapelketaren berri ematen duen kartela.

Zazpigarrenez egingo du Aretxabaleta kirol elkarteak Debagoieneko kuadrillen arteko zazpiko futbol txapelketa. Uztailaren 18an izango da, zapatua, Ibarra futbol zelaian, eta izena emateko epea zabalik dago. Hona bideak: Twitter edo Facebook bidez; Whatsapp bidez (635 20 64 33) edo honako helbidean: udaretxabaletake@gmail.com. Izena emateko azken eguna uztailaren 16a.

Talde bakoitzak arduradunaren izena eta telefonoa eman beharko ditu eta 100 euro sartu La Caixako honako kontu zenbakian: 2100-6838-42-0200011554.

Baldintza da 16 urtetik gora izatea (1999an jaiotakoak barne).

Eta sariak honakoak:

  • Lehenengoak, 600 euro.
  • Bigarrenak, 300 euro.
  • Hirugarrenak, 100 euro.

Jatekoa, edatekoa eta musika egongo direla iragarri dute antolatzaileek, baita sari bereziak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak