Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenek diotenez, 35 gradutik gora izango dira gaur termometroak, ekainak 30, Debagoieneko herri gehienetan. Hego-ekialdeko haizea bizi samar ibiliko da eta tenperaturari gehiago igotzen lagunduko dio. Bihar ere, eguaztena, bero handia egingo du. Eguenean, berriz, freskatu egingo du, baina egubakoitzean berriro igoko dira tenperaturak, nabarmen. Bero handien, ustez, Arrasaten egingo du gaur; izan ere, termometroak 40 graduko langa gaindi dezake.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.