Hona ikasleek bidalitako idatzia:
"Aretxabaletako Kurtzebarri BHIko 3. mailako ikasleek datorren kurtsoan Holandako Cujick herriko Merlet Collegerekin egingo dute elkartrukea. Bidaiaren gastuak estaltzeko ekintza asko ari dira antolatzen, horien artean egunotan eginiko zozketak: bi otar, Aretxabaletako eta Eskoriatzako dendariek emandako produktuz beteta.
Zozketan parte hartzeko hainbat tabernetan eta dendetan jarri ziren kartulinak, jendeak euro baten truke zenbaki baten alde apustua egiteko, porra erara. Erantzun polita eduki du ekimenak, jende askok parte hartu du-eta. Otarrak erakusgai egon dira, bata Aretxabaletako Durana kaleko Udalaren lokal bateko erakusleihoan, eta bestea, Eskoriatzakoa, Ogiberri okindegikoan. Joan den ostegunean zozketa egin zen eta zenbaki sarituak izan dira Gorettirena (Eskoriatzako Naira tabernan apustua egina) eta Lourdes Urrutiarena (Aretxabaletako Errekabarren fruta-dendan apustua egina).
Bestalde, asteburuko egonaldi bat ere zozketatu da, ikasleek saldutako txartelen artean. Zenbaki saritua 278 izan da, eta Ana Ruiz Santosek erosi zuen. Zorionak irabazleei, eta mila esker kolaboratu duzuen guztiei, bereziki Aretxabaletako eta Eskoriatzako dendariei!"