Argitaratu berri diren liburu eta bestelako argitalpenak batu dituzte -euskarazkoak eta gaztelerazkoak- haurren gazteen eta helduen irakurketa bultzatzeko helburuarekin. Liburuez gainera, diskoen eta filmen gomendioak ere jasotzen ditu gidak.
7.000 ale atera dituzte; ikastetxeetan banatu dituzte horietako batzuk, eta liburutegietan ere eskuragarri daude. Aurrekoetan moduan, adinka sailkatu dituzte liburuen gomendioak bost ataletan: 0 urtetik gorakoendako; 6 urtetik gorakoendako; 9 urtetik gorakoendako; gazteendako; eta helduentzako. Aurten, helduentzako gomendio gehiago sartu dituzte; iaz hamaika izan ziren, eta, oraingoan, hamabost dira.
Aurtengo berrikuntzak
Gustura daude orain artekoen harrerarekin; hala ere, urtero osagai berriak sartzen saiatzen direla dio Asun Agirianok, Arrasateko Bibliotekakoak. "Formatu elektronikoan dauden liburuen gaineko informazioa atxiki dugu aurten. Horrez gainera, diseinuan ere berritzaileak izaten saiatzen gara. Iraide Olaizolak egin ditu aurten azala eta bestelako diseinu lanak".
Elkarlanean egindakoa
Aretxabaletako eta Legazpiko liburutegiek egin dituzte koordinazio lanak, baina zazpien artean banatu dituzte lanak.