'Mozkorra Parregarri' Elorrioko Musikairen

Eneko Azkarate 2015ko eka. 19a, 10:00

Uztailaren 4an Elorriora helduko da Mozkorra parregarri, Xabier Maria Muniberen lehen euskal operaren moldaketa. Bergaran sortua eta Bergaran antzeztua, duela 250 urte estreinaldia egin zen toki berean, Bergarako udaletxean. Oraingoan beste jauregi paregabe baten antzeztuko da: Elorrioko Tola jauregian. Musikaire programaren barruan.

Uztailaren 4an, zapatua, Tola Jauregian, 19:00etan hasita eta sarera doan delarik. 19 aktore eta abeslari taula gainean eta beste bost musikari zuzen-zuzenean.

Antzerkia, musika, dantza, argazkiak…, denetik eta onetik Musikairen. Egitarau oparoa aurten ere: Bombino, Anni B Sweet, Xabi Aburruzaga… Uztailean zehar: 3an hasi eta 26ra bitartean. Eta jauregi, lorategi, elizpe, ermita eta abarretan, izarren azpian.

Mozkorra parregarri azkeneko asteotan antzeztu dute Antzuolan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian edota Azkoitiko Batzartxon. Orain Elorriora helduko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak