Herrixa dantzan ekimenak bi dantza ikastaro antolatu ditu uztailerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko eka. 17a, 11:19
Herrixa Dantzan ekimeneko saio bat.

Oinarrizko dantza solteko ikastaroa Arrasaten egingo dute, eta dantza-jauzien ikastaroa Elgetan. Dantza solteko ikastaroa uztailaren 6tik 10era bitartean egingo dute Arrasaten. 

Bi orduko bost saioa izango dira eta prezioa 50 euro. Jota, porrusalda, fandangoa eta arin-arina… ikasteko aukera egongo da, oinarrietatik hasita. Ordutegia izango da 19:00etatik 21:00etara.

Dantza-jauzien ikastaroa, Elgetan

Sakontze maila izango du bigarren ikastaroak: dantza-jauzien ikastaroak. Uztailaren 20tik 24ra bitartean egingo dute, 19:00etatik 21:00etara Elgetako Espaloia kafe antzokian. Prezioa, kasu honetan ere, 50 euro da. Maila aurreratua izango du ikastaro honek, eta beharrezkoa izango da dantza-jauzietan ondo moldatzea.

Zabalik da izen-ematea herrixadantzan@gmail.com helbide elektronikoan zein 943 78 90 70 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak