Brontzezko domina lortu du Maider Undak Europako borroka libreko txapelketan

Maider Undaren besoa altxatzen epailea, Maria Selmaier alemaniarraren kontrakoa irabazi ostean.

Brontzeko domina lortu du Maider Undak Bakun (Azerbaijan) jokatzen dabiltzan Europako Txapelketan. Maria Selmaier alemaniarraren kontra aritu da eta 1-3 nagusitu da. Maria Semaier alemaniarrak behin da berriro buruaz kolpatu du Maider Unda eta horregatik, haserre, kexatu egin da aramaioarra. 75 kilokoetan lehiatu da.

Gaur, martitzena, goizean izandako borroka saioetako lehena irabazi ostean –3-1 Ungariako Nemethen kontra– finalerdian galdu egin du, Vasiliza Marzaliuken kontra. Baina brontzezkoaren bila, irabazle atera da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.