Eskuzko pasaka, tenisa dirudien pilota jokoaren gaineko berbaldia gaur Arrasaten

Xabier Urtzelai 2015ko eka. 16a, 09:54

Pilota munduan Hego Euskal Herrian, 70eko hamarkadan galdu zen pasaka modalitatean jokatzeko ohitura. Eta joko hori ezagutzera emateko asmoaz berbaldia egingo dute gaur Kulturaten, 19:00etan.

Pilotalekuaren erdian sare bat jarrita, alde bakoitzean bi bikote kokatzen dira; eta, jokoaren funtsa pilota elkarri botatzea da. Ematen badu ere, ez da tenis partida baten deskribapena, esku pilotako modalitate zahar batena baizik; hain zuzen ere, pasakarena. Hitzaldi informatzaile hauen bidez, jendeari pilota modalitateei buruzko datu eta xehetasunak emango zaizkie. Gaurko saioa Arrasateko Kulturateko areto nagusian izango da, 19:0etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak