Agerraldi jendetsuarekin, domekan erabakitze eskubidearen alde batzeko deia egin dute

Jon Berezibar 2015ko eka. 15a, 11:48

Kultura, politika, kirola ala kazetaritzako ehundik gora lagunek Gure Esku Dagoren deiari erantzun eta agerraldia egin zuten atzo Donostian, herritarrak domekako hiriburuetako ekitaldi handietan parte hartzera deitzeko. Erabakitzeko eskubidea eskatzeko Gure Esku Dagok hautetsontzi erraldoiak irudikatuko ditu Baionan, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean. Hautetsontzia benetako izatea, "denen esku" dagoela esan zuten atzoko agerraldian.

Ehun lagun inguruk sinatu dute Gure Esku Dagoren aldarrikapena; abeslariek, kirolariek, politikariek, irakasleek... Alor ezberdinetako kideen atxikimendu ahalik eta pluralena bilatu du Gure Esku dagok. "Herritarron garaia" dela azpimarratzen da adierazpenean eta "borondate ezberdinak ehundu" eta adosturako bidearen alde egiten da. Jon Sarasua eta Xabier Letona daude ibarreko sinatzaileen artean. 

 

Adierazpena

"Herri bat gara
herritarron garaia da
erabakitzeko eskubidea dugu

Gure Esku Dagok hiru oinarri horien baitan garatu du bere ekimena. Hemen elkartu garenok, ezberdintzen gaituzten hamaika kontu ditugu; baina horien gainetik elkartzen gaituenaren alde lan egiteko borondateak batu gaitu, eta dei bera egin nahi diegu euskal herritarrei. Gure etorkizuna erabakiko badugu borondate ezberdinak ehundu eta elkarrekin bidea adostuta soilik egin ahalko dugulako. Ekainaren 21ean Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean erabakitzeko eskubidearen alde bat egitera deitu nahi ditugu euskal herritarrak. Denon artean behar dugulako eraiki erabakia ahalbidetuko duen hautetsontzia.

Herri bat garelako,
herritarron garaia delako
erabakitzeko eskubidea dugulako...
eta erabakia gauzatzea, gure esku dagoelako."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak