'Eta hau, zergatik ez euskaraz?' kanpaina abian jarri dute paisaia linguistikoa aztertzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko eka. 11a, 09:56

Euskaltzaleen Topaguneak koordinatuta 'eta hau, zergatik ez euskaraz?' sentsibilizazio kanpaina martxan da 13 herritan. Debagoienean Arrasateko AEDk, Aretxabaletako Loramendik eta Bergarako Jardunek parte hartu dute kanpainan. Helburua da herrietako paisaia linguistikoa aztertu, eta erdara hutsean dauden errotulazioak eta komunikazioak euskaratzeko eskaria egitea. AEDko dinamizatzaile Maite Agirrek azaldu ditu zehaztasunak.

Horretarako, pegatinak banatu dituzte. Pegatina horiek erdarazko errotuluetan jartzea da egin beharreko; ondoren, argazkia atera eta irudia partekatu euskaraz.365egun.eus atarian. Modu horretan, informazioa Hizkuntza Eskubideen Behatokira bidaliko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak