Angiozarko herri eskolak Gabiriako festara dei egin du

Julen Iriondo 2015ko eka. 8a, 15:53
Angiozarko umeak Gabiriako festaren kamisetarekin.

Datorren domekan, hilak 14, egingo da Gabirian Eskola Txikien Festa, eta bertan parte hartzeko deia egin dute Angiozartik.

Hauxe izango da domekako egitaraua.

10:30ean: Hasiera ekitaldia plazan

11.00etatik-13:30era: Jolasak

- Lanbideak

- Bola eta toka

- Puzgarriak

- Txapak eta aurpegi margoketa

14.00etan: Bazkaria

16.30etan: Zirkobareta zirkoa

Ondoren: Apar festa eta Salda Badago musika taldea

Antolakuntzatik jakinarazi dute ezingo dela festa egunean zehar Gabiriara kotxez igo, baimendutakoa izan ezean. Autobus zerbitzua egongo da 10:00etatik 19:30era.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak