Eskoriatzako Aldatz taldeak irabazi du Zaldibarko areto futbol txapelketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko eka. 6a, 21:23
Dribling eta Aldatz taldeen arteko norgehiagoka.

Bi minuturen faltan penalti bikoitza sartuta lortu dute Dribling taldea garaitzea. Lasagabaster taldeak egin du hirugarren.

Jendetsua izan da Arrasateko Zaldibar areto futbol txapelketako azken jardunaldia. Bi norgehiagoka jokatu dituzte eta biak izan dira oso berdinduak. Emozioa, beraz, amaierara arte egon da.

Final handian Dribling taldea zen faboritoa, baina Eskoriatzako Aldatz taldearendako izan da garaipena. Berdindua joan da norgehiagoka, eta gol barik ia amaierara arte. Bi minuturen faltan penalti bikoitza adierazi dute Aldatz taldearen alde eta Joseba Errastik ez du huts egin. Dribling taldeak berdintzeko aukera izan du izan ere azken jokaldian aldeko penalti bikoitza adierazi du epaileak. Baina huts egin dute eta 1-0 emaitzarekin Aldatz izendatu dute txapelketako irabazle.

Lasagabaster hirugarren

Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagoka jokatu dute Lasagabaster eta Betrayer taldeek finalaren aurretik. Lasagabaster taldea aurretik zen baina amaieran berdintzea lortu du Betrayer taldeak eta penaltietara erabaki dute norgehiagoka. Lasagabasterrek irabazi du.

Txapelketako gainerako sariak

  • Finaleko jokalari onena: Joseba Errasti Txitxo (Aldatz).
  • Txapelketako pitxitxia: Jorge Mora (Lasagabaster).
  • Atezain nabarmenena: Garikoitz Ortuoste (Dribling).
  • Jokalari nabarmenenak: Iñigo Arkauz (Dribling), Jesus Jara (Lasagabaster), Jon Barandiaran (Betrayer) eta Jorge Mora (Lasagabaster).
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak