Huheziko laugarren mailako ikasleek orlak jasoko dituzte Arrasateko Amaia antzokian

Eneko Azkarate Laspiur 2015ko eka. 5a, 12:52

Gaur, egubakoitza, arratsaldean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko laugarren mailako ikasleek graduetako bukaera ekitaldia egingo dute Arrasaten. Ekitaldia Amaia antzokian egingo da, 18:00etan hasiko da. Aurten, 186 ikaslek jasoko dute ikasketa bukaerako orla.

186 horietatik, 95 izango dira Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak, 71 Haur Hezkuntzakoak eta, azkenik, 20 Ikus-entzunezko Komunikazio gradukoak.

Arrasaten egingo den ekitaldira, guztira, 700 lagun hurbilduko dira. Orla banaketa ekitaldira gonbidatuak izan dira aurten gradua bukatuko dituzten ikasleak, irakasleak eta ikasle horien senide eta lagunak. Ekitaldia bukatuko da Uarkape pilotalekuan egingo den luntxarekin.

Egitaraua, honakoa da:

  • Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoaren agurra.
  • Mariam Bilbatua Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslearen hitzaldia.
  • Orla banaketa.
  • Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorearen hitzak.
  • Eneko Balerdi eta Beñat Raiaren dantza ikuskizuna.
  • Luntxa aldameneko Uarkape pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak