Abiatu sistemarekin ia 5 milioi euro aurreztuko direla diote Aldunditik

Jon Berezibar 2015ko eka. 4a, 15:14

Abiatu sistemaren kanpainaren inguruko balantzea egin dute Larraitz Ugarte diputatuak eta Katty Nevado Bidegiko kudeatzaileak eta azaldu dute ezarritako kontrolaren ondorioz gertatu dela aurrezpena. Lehengo sistematik berrira aldaketa "arazorik gabe" egin dela nabarmendu dute Aldundiko arduradunek. Uztailetik zenbait aparkalekutan eta Portugalen ere erabili ahalko da sistema. 

Datuetara jota, maiatzean Abiatu sistemako erabiltzaileak 62.500 zirela esan dute Aldunditik eta apirilean 43.000 lagun baino gehiak jaso zituzten deskontuak zeintzuetatik 15.000 izan baitziren 25 euroko gehienezko muga jo eta onura jaso zutenak.

Honekin batera, gaurko agerraldian jakinarazi dute, berritasun moduan, Euskal Herriko hainbat aparkalekutan eta Portugalgo autobideetan ere erabili ahalko dela Aldundiaren Abiatu sistema uztailaren lehenetik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak