Langileen eskaera garrantzitsuenetako bat izan da mutuei mugak ipintzea; hain zuzen eta bereziki, baja arruntak Gizarte Segurantzatik bideratzea eta ez mutuetatik. Hori zen Aita Mennirekin zalantzan zegoen puntua. Azkenean, enpresak onartu egin du langileen eskaera eta horrenbestez, Arrasateko 55 pasa langileei eta Oñatiko eguneko zentroko zortziei ere gainerakoek lortu duten lan-hitzarmen berbera aplikatuko zaie.
Horrekin, bertan behera geratzen da langile horiek egiten zebiltzan greba. ELA sindikatuak deitu zituen greba egitera nagusien egoitzetako, zaintzako etxebizitzetako eta eguneko zentroetako Gipuzkoako langileak, lan-hitzarmenaren alde egiteko. Ekainaren 1ean hasi zen greba lan-hitzarmena sinatzeke zuten langileen aldetik.