Ekainaren 1ean jakinarazi zen Restaurant aldizkariaren munduko jatetxe onenen zerrenda. El Celler de Can Roca lehenengo dago. 2013an ere zerrendaburu izan zen, eta 2011n, 2012an eta 2014an, bigarren.
Cata Etxetresnak enpresa "guztiz inplikatuta sentitzen da" Roca anaien errekonozimenduan eta lanean. Cata & Can Roca gama altuko etxetresna lerroa da, "batera" egindako "elkarlan eta ikerkuntzaren" ondorio, "egoste prozesuetan eta tresnetan bikaintasuna" bilatzeko bidean. Adibide gisa ipintzen dute "kanpai eragingarri eta isilak", Brushless motorrarekin hornituta.
Hainbat euskal jatetxe
Zerrendarekin jarraituz, ohiko euskal jatetxeak errekonozitu ditu Restaurant-ek; Andoni Luis Aduritz sukaldariaren Mugaritz seigarren onena da, zerrendaren arabera; Atxondoko Etxebarri erretegia, 13. onena; Arzak 17. postuan dago; Eneko Atxaren Azurmendi, Larrabetzukoa, 19. postuan; eta Lasarte-Oriako Martin Berasategiren jatetxea, 61. postuan.