Herritarrek alor askotan igarri dituzte murrizketak. Familien %41ek izan dute murrizketa ekonomikoren bat azken hiru urteetan eta gastuak gutxitu behar izan dituzte: batez ere, aisian, jantzietan eta oinetakoetan gastatu dute gutxiago. Baina inkestak datu kezkagarri bat ere utzi du agerian: sendien %14k elikadurara bideratutako dirua ere gutxitu egin behar izan dute.
Berogailurik gabe
Pobrezia energetikoa ere handitu egin da herritarren artean, eta gero eta gehiago dira etxean berogailurik ez dutenak; zehazki, 22.000 familia daude inolako berogailurik gabe, EAEn.
Hainbat faktore
Diru sarreren ezegonkortasunak, soldaten beherakadak eta prezioen igoerak eraman ditu familiak egoera horretara. Eustaten inkestaren arabera, erreferentziazko pertsona langabezian duten familiek igarri dituzte batez ere murrizketak.