LABek irabazi ditu Ausolaneko hauteskunde sindikalak, 14 ordezkari lortuta

Leire Kortabarria 2015eko ekainaren 2a

LABek irabazi ditu Ausolan enpresako hauteskunde sindikalak, 14 ordezkari lortuta. ELAk bederatzi lortu ditu, eta CCOOk, bi.

Ausolanek 2.400 langile ditu Gipuzkoan, eta Debagoienean, 50 zentro baino gehiagotan banatuta daude langileok. %90 emakumeak dira eta garbiketan zein sukalde eta eskola-jangeletan egiten dute lan.

2011Ko hauteskunde sindikaletan komitea 25 ordezkariz osatua zegoen (LABek 12 ordezkari, ELAk 11, CCOOk bi). Joan den eguenean, lau urteren ondoren, komitea berritu dute. Ausolaneko LAB sindikatuko delegatuek langile guztiak zoriondu eta eskertu nahi dituzte "emandako babes eta konfiantzagatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak