Donostian, Iruñean, Santurtzin eta Bilbon egingo ditu saioak aste honetan Duintasun Martxak izeneko ekimenak, eta baita Bergaran ere. Ekimenak orain arte egindako bidea izango da hizpide saiootan, baita bertan diharduten Euskal Herriko eragileek ekimenaren gainean duten ikuspegia ere, eta etorkizunean Duintasun Martxek egin dezaketenari begira ere jarriko dira.
Hitzaldi hauetan hainbat sindikatutako ordezkariek hartuko dute parte; honela, Bergarakoan hauek izango dira hizlari: Lluis Blanco eta Edu Lucas (IAC); Felix Irizar (ESK); eta Antonio Arteaga eta Jose Manuel Reina (SAT).