Aldundiak gaur aurkeztu du Azpeitiko epaitegian AP-1 autobideko Eskoriatza eta Arlaban arteko lanei dagokien Bidegi auziko bigarren kereila. 17,1 milioi euro "bidegabe erabili" zirela eta dokumentuaen faltsutzea egon zela salatu du, horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horrekin, Euroestudios enpresako zenbait kide inputatzeko eskatu du Aldundiak kereilaren bidez. Kereilan ere, garai hartan Foru Aldundiko kargudun izandako Markel Olano, Eneko Goia, Luis Mari Apraiz (Arrasate Udaleko zinegotzi ohia) eta Felix Urkola deklaratzera dei ditzala eskatu diote epaileari.
Halaber, egungo Adundiko ordezakeriek "kezkaz" ikusten dituzte "azken aldian EAJko ordezkariek egindako adierazpenak", "peritu profesional eta independenteek eginiko txosten esanguratsuei kasu egin gabe eta gutxietsiz". Era berean, kaleratutako ohar baten, Aldundi berria aipatuz, "zuzen jardutea espero" dutela adierazi dute eta eskatu "erraz dezatela epaileen lana".