Izarraitz Aloña Mendi eskubaloi taldea kategoriaz igo da

Izarraitz Aloña Mendik ez du hutsik egin, eta jendez goraino bete den Zubikoako kantxan 25-31 irabazi dio Barakaldori. Hala, Rafa Zuluetaren mutilak Euskadiko Txapelketara igo dira, eta bihar, domeka (12:30) igoera faseko finala jokatuko dute, arratsaldeko lehenengo partidua irabazi duen Tolosaren kontra: "Zaleei zor diegun errespetuagatik partidu ona jokatzera kantxaratuko gara, nahiz eta garrantzitsua gaurkoa zen", adierazi dute taldeko ordezkariek. Astelehenean (22:00) Harmailatik saioan, zapatuko garaipenaren gaineko laburpen zabala. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.