Urte bukaerarako, 1,2 ibilgailu kenduko dira zirkulaziotik PIVE planei esker

Leire Kortabarria 2015ko eka. 1a, 08:00

Hego Euskal Herrian eta Espainian, PIVE planari esker 1,2 milioi ibilgailu kenduko dira parketik urtea amaitu orduko. Datu horiek eman ditu Espainiako Trafiko Zuzendaritza Orokorrak (DGT).

Zortzi PIVE plan egin dira, eta, denetara, urte bukaerarako, 1,2 milioi automobil eta bestelako ibilgailu kenduko dira zirkulaziotik. Aurreko zazpi planen bitartez, 10 urte edo gehiago zituzten 890.000 autori eman zaie baja, eta aurten, 300.000 izatea espero da.

Urtero, 910.000 turismori eman zaie baja. Azken bi urteotan, turismoen baja kopurua %45 handitu da. Krisiaren urte gogorrenetan, urtero 200.000 automobil gutxiago kentzen ziren zirkulaziotik.

2001. urtea ezkero, DGTren arabera, urtero 800.000 ibilgailu baino gehiago kentzen ziren zirkulaziotik. 2010 eta 2011n behera egin zuen kopuru horrek: 773.000 eta 629.000 baja egon ziren, hurrenez hurren. 2012tik aurrera, PIVE plana lehenengo aldiz ipini zen urtea, %10 ibilgailu gehiagori eman zitzaien baja, eta hurrengo urtean, %32 gehiagori. Urte horietan, %5 turismo gehiago matrikulatu ziren.

2014an ia 880.000 ibilgailu matrikulatu ziren, 2013an baino %18 gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak