Jesus Candelasen ikasgai magistralaz hasi dute Eskoriatzan Kirol Elkartearen Eguna

Xabier Urtzelai 2015ko mai. 30a, 11:18

Jesus Candelas, gaur goizean, berbaldian.

Jesus Candelas munduko areto futboleko entrenatzaile onena birritan izendatu izana ez da kasualitatea. Eta gaur bertan erakutsi du hori, Eskoriatzan egin duen ikasgai magistralean. Jende asko batu da Irango selekzioko hautatzailearen berbaldia bertatik bertara jarraitzeko, eta honek ez du hutsik egin. Arlo teorikoaz hasi dute saioa, eta goizeko bigarren zatia Intxaurtxuetan egingo dute, arlo praktikoari heltzeko asmoz.

Candelasen berbaldia ez da, baina, areto futbolera mugatu. Entrenatzaile madrildarrak Iranen bizi duten egoeraz ere egin du berba, herrialde hartan dagoen talka kulturalaz, eta xiiten eta sunien artean dituzten borrokez ere jardun du. Eta noski, areto futbola izan du ardatz: zelan osatu talde bat, zelan entrenatu, zelan motibatu jokalariak, euretako bakoitzarekin egin beharreko lan espezifikoa... Aitortu du entrenamendu asko jokalariek momentuan duten gogo aldartearen arabera moldatzen dituela, akaso, ez delako momentu aproposena buruan zuen ariketa hori egiteko: "Jendea gogotsu ez badago ariketak ez dituelako bere fruituak emango". Eta azpimarratu du, baita ere, oso garrantzitsua dela leku batera iristean bertako hitzkuntza ezagutzeko ahalegina egitea.

Hemen Jesus Candelasi egindako elkarrizketa, eta egunean zehar izango diren gainontzeko ekitaldiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak