Dispertsioa salatzeko elkarretaratzea egin du LABek Elorregin

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko mai. 28a, 17:07
LABeko Deba eskualdeko ordezkari sindikalak gaur, eguena, Elorregin egin duen elkarretaratzean.

Eguerdian egin dute elkarretaratzea Deba eskualdeko delegatuek "Espainiako eta Frantziako sakabanatze politika salatzeko". Aurreratu dutenez, hilero egingo dituzte halako elkarretaratzeak, hileko azken eguenean.

LAB sindikatuko ordezkarien esanetan pasa berri den asteburua "beste bat gehiago izan da non euskal presoen senide eta lagunek, milaka kilometro egin behar izan dituzten, espetxean dauden euskal herritarrak ikusteko".

LABeko ordezkarien ustez, "espetxe politika anker eta gizagabe honek, presoen euren, zein, haien senide eta lagunen eskubideak urratzen ditu etengabe".

Horrekin guztiarekin, hilero, hileko azken eguenean, euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte Deba eskualdeko herri ezberdinetan. Hurrengo kontzentrazioa, ekainaren 26an, izango da Deba­ko hondartzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak