Leintz Eskola kiroleko azken jaian txapelketak eta opariak nagusi

Mireia Bikuña 2015eko maiatzaren 29a

Zapatuan amaituko dute kirol ikasturtea Leintz Eskola Kirolean jardun duten neska mutikoek. Ikasturtean zehar ekintzatan parte hartu duten 1.120 neska-mutikoak elkartuko dira Arrasateko Laubide, Jokin Zaitegi eta Biteri plazetan. 

Leintz Eskola Kirolaren kudeaketa Leintz bailarako ikastetxeen ardura da 2004-05 ikasturtetik. Haurraren heziketa eta garapen integrala lantzen dute jolasak eta kirola lagun dutela. Asteroko jarduerez gain, bestelakoak ere egin dituzte: hiruko saskibaloi txapelketa eta Baskoniaren partidua ikusi.

Zapatuko egitaraua

  • 10:00: Altxorraren bila LH-1eko eta LH-2ko ikasleendako, herrian zehar.
  • 10:00-12:30: Olinpiadak LH-3tik LH-6ra arteko ikasleendako, Laubiden, Jokin Zaitegin eta Biterin.
  • 12:30: Zumba erakustaldia LHko eta DBHko ikasleekin.
  • 12:45: Ekitaldi nagusia. Sari banaketa ekitaldia eta oparien zozketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak