Laboral Kutxa Baskonia ikusteko sarrerak ditu Goiena Klubak zozkatzeko

Eneko Azkarate 2015ko mai. 27a, 08:43

Laboral Kutxa-Baskoniak zapatuan Buesa Arenan jokatuko duen Ligako play-off-etako partidua dela-eta sarrerak zozkatuko ditu Goiena Klubak bazkideen artean. Hain justu ere, 4 sarrera bikoitz (zortzi guztira). Unicajaren aurkako partidua zapatuan, 20:15ean hasiko da Buesa Arenan. Eguen gauerdira (24:00) arteko epea dute Goiena Klubeko kideek zozketan parte hartzeko.

Zozketan parte hartzeko hiru bide daude. Honakoak:

  • Telefonoz: 943 25 05 05.
  • Postaz: kluba@goiena.eus.
  • Whatsappez: KLUBA baskonia [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.

Laboral Kutxa-Baskoniak partidu erabakigarria dauka zapatuan, Gasteizen, Unicajaren aurka. Endesa Ligako final laurdenetako kanporaketak dira gasteiztarrek jokatzen dituztenak. Eguenean, Malagan du lehen neurketa, Unicajaren etxean. 22:45ean. Ostean, Gasteizen, zapatuan, 20:15ean. Eta, hirugarren bat beharko balitz, berdinketa hausteko, berriro ere Malagan jokatuko litzateke partidua astelehenean.

Hortaz, zapatukoa da arabarrek etxean jokatuko duten partidu bakarra. Eta partidu erabakigarri horretarako zortzi sarrera dauzka Goiena Klubak zozkatzeko. Parte hartzeko gonbita egin die Goiena Klubak haren bazkideei. Eguen gauerdira (24:00) arteko epea dago zozketan parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak