Etxeko konpostajean sakontzeko saio formatiboa

Behar bereziak dituzten aipatutako erabiltzaileentzat formazio espezifikoko bi saio antolatu dira; ekainaren 3an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan Oñatiko Pleno Aretoan bata, eta bestea, ekainaren 4an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan Kulturaten (Jokin Zaitegi gelan).

Debagoieneko Mankomunitateak Etxeko Konpostajearen Jarraipen eta Aholkularitzarako Bigarren Kanpaina iazko azaroan abian jarri zuen eta bertan, besteak beste, konpostajearekin oso inplikatuta dauden erabiltzaileentzat aholkularitza espezifikoko programa bat eskaintzen da.

Hori horrela, behar bereziak dituzten aipatutako erabiltzaileentzat formazio espezifikoko bi saio antolatu dira, biak berdinak baina egun eta leku ezberdinetan; ekainaren 3an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan Oñatiko Pleno Aretoan bata, eta bestea, ekainaren 4an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan Kulturaten (Jokin Zaitegi gelan).

Formazio espezifikoko saio hauetan, honako aspektuak landuko dira:

- Legedia
- Konpostajea zer den eta beharrak (auzo eta etxeko)
- Konpostaren kalitatea eta ezaugarriak (kimiko, fisiko, eta abar)
- Arazoak eta jarraibideak
- Uste okerrak
- Norberaren konpostaren analisiak
- Erabilerak
- Zalantzak

Etxeko konpostajean sakontzeko antolatu diren saio formatibo hauetan parte hartzeko interesa izanez gero, aldez aurretik honako telefono hauetara deitzea eskatzen da:

- Debagoieneko Mankomunitatea: 943 79 35 98 (Kristina).
- Vermican: 687 54 39 90 (Joseba).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.