556.038 hautesle izan dira Gipuzkoan, eta 360.904k eman dute botoa (abstentzioa %35 izan da). Botoetatik %31,57 EAJrendako izan dira; EH Bilduk 103.101 boto (%28,82) lortu ditu eta 17 jesarleku. Hirugarrena PSE-EE izan da, 59.046 botorekin (%16,50) eta 9 ordezkarirekin. Ahal Dugu sartzen da Gipuzkoako Batzar Nagusietan, 43.136 botorekin (%12) eta sei batzarkiderekin; eta azkenik, PPk ordezkari bakarra lortu du, 19.388 botori esker (%5,42). Irabazik, Herritarrek eta UPD ez dituzte nahikoa boto lortu eta Batzar Nagusietatik kanpo geratu dira.