2011n baino ia 3 puntu handiagoa izan da parte-hartzea Gipuzkoan

Leire Kortabarria 2015ko mai. 24a, 20:09

Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 19:54ean Gipuzkoan bozkatzeko eskubidea zuen jendearen %51,42k bozkatu du aurten, 2011n baino gehiago (orduan %48,80 joan ziren bozkatzera). Gipuzkoan 558.053 hauteskunde mahai egon dira aurten.

Araban 250.172 hauteskunde mahai egon dira zabalik eta, 19:54erako, hautesleen %49,37 joan dira botoa ematera; 2011n, parte-hartze datua, ordu berean, %46,67 zen.

Bizkaian 918.197 hauteskunde mahai egon dira gaur zabalik. Parte-hartzea gutxien hazi den lurraldea da Bizkaia; 2011n %49,38 izan zen, eta aurten, %49,91.

Nafarroan, 476.924 hauteskunde mahai ipini dituzte. Parte-hartze handiena hantxe izan da, aldaketa espero den lurraldean, hain zuzen ere: hautesleen %55,64, eta orain dela lau urte, %53,39.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak