Lagun zaharrekin kontu-kontari jarduteko eguna Atzegikoen jaia

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 23a, 18:07

Aretxabaletan elkartu dira Debagoieneko Atzegiko kideak gaur, maiatzak 23. Dagoeneko 16. urtez egin dute jaia eta beste urte batez adimen urritasuna duten debagoiendarrek eta horien senideek elkarrekin bazkaldu, dantzan egin eta kontu kontari jardun dute.

Batzarra izan dute goiz partean Atzegiko Donostiako arduradunekin eta Udal ordezkariekin batera, eta ondoren Iturrigorri pilotalekuan elkartu dira bazkaltzeko. "Egun polita da, senideek elkarrekin egoteko aukera dutelako; bizipenak konpartitzen dituzte eta sarritan informazio ere bai", jakinarazi du Jokin Antxia aretxabaletarrak, Debagoieneko arduradunak.

Bazkalostean opari banaketa izan dute eta gero dantzaldia. Horren zain zeuden asko eta pozik jardun dute dantzan musikari jarraituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak