EAJk, Larraitz Ugarteri erantzunez: "Kanpaina hasi zuen bezala bukatu du: gezurretan"

Leire Kortabarria 2015eko maiatzaren 22a

EAJren Gipuzko Buru Batzarrak erantzun egin die Larraitz Ugarteren Bidegi kasuaren gaineko adierazpenei, eta esan du “kanpaina hasi zuen bezala bukatu” duela: “gezurretan”.

Gipuzkoako exekutibo jeltzaleak esan du azken lau urteotan egindako agintaldiak “azaleratu egin” duela Larraitz Ugarteren “eta ezker abertzalearen benetako izaera moral eta politikoa”.

Salatu du “ezker abertzaleak EAJ difamatzeko, jazarteko eta deusezteko beharra” duela “botereari eusteko”, eta horregatik “gezurra eta oinarri bako akusazioa” erabiltzen dituztela “ekintza politikoko tresna” gisa.

Azpimarratu du “ezker abertzaleak egunero erakusten” duela “betiko ezker abertzalea izaten jarraitzen” duela, “kasu honetan boterea galtzeko mehatxuak beldurtuta”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak