"Kezkagarria" da Debagoieneko haurren loditasuna Osakidetzaren arabera

Larregiko pisua du 3 umetik 1ek. Osakidetzako ikertalde baten ondorioa da, 6 eta 12 urte bitarteko 3.312 haurren datuak jaso eta gero, Osakidetzako proiektu berezi baten. "Kezkagarriak" dira datuak azterketaren egileentzat eta aurre egin gura diote arazoari Ospitaletik.

PENSOI delako proiektua abian du Osakidetzak, haurren gainpisua prebenitzeko hezkuntza eta elikadura programa, hain zuzen. Debagoienean egin dute aitzindari den ikerketa 3.312 ikasleren artean eta jarraipena egingo diote "epidemia" bezala jotzen duten arazoari. "Ohitura dietetikoek okerrera" egin dutela diote Ospitaletik eta "bizimodu sendentarioa" zabaldu dela. Horren aurrean, erantzunak diziplina artekoa izan behar duela azalduta bilera sorta bati ekingo diote proiektuko partaideek (pediatrak, nutrizionistak, hezkuntza arloko profesionalak, kirol teknikariak, psikologoak…) herritarrekin. Herririk herri, data hauetan izango dira batzarrak: 

  • Elgeta: maiatzak 26 (Herri Eskolan 18:00etan).
  • Aretxabaleta: ekainak 1 (Arkupen 18:00etan).
  • Eskoriatza: ekainak 2 (Ibarraundin 18:00etan).
  • Bergara: Ekainak 3 (Zabalotegin 18:00etan).
  • Oñati: Ekainak 4 (Santa Ana antzokian 18:30ean.)
  • Arrasate: Ekainak 8 (Kulturate 18:00etan euskaraz, 19:00etan gazteleraz).
  • Antzuola: Ekainak 9 (Herri Eskolan 18:00etan).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.