SOS Arrazakeriak bulegoa irekiko du Arrasaten

Elkarteak aholkularitza eta orientabide juridikoa eskainiko du Udaletxean ostegunero, 10:00etatik 14:00etara.

Ostegun honetan, maiatzak 21, irekiko ditu ateak SOS Arrazakeria elkartearen Arrasateko bulego berriak. Udalak utzitako gela batean izango dira kideak eguen goizero, haiengana jo nahi duen edozeini arreta eskaintzeko.

Beraien jatorri, etnia edo nazionalitateagatik diskriminazio motaren bat jasan duten edo jasaten ari diren pertsonei laguntzea izango da eskainiko dituzten zerbitzuetako bat.

Bestalde, Arrasaten edo inguruan bizi, lan egin edo ikasi ahal izateko baimenak lortzen lagunduko diete etorkinei, baita oinarrizko eskubideak eskuratzen ere; hala nola, justizia, hezkuntza edota osasun sistema publikorako sarbidea.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.