Gipuzkoa bertsotan txapelketa gurean izan da asteburuan

Maite Txintxurreta 2015ko mai. 19a, 10:26

Egoitz Eizagirre zapatu arratsaldean Antzuolan jokatutako saioan

Lurraldeko txapelketa nagusirako sailkapen faseko bina saio jokatu ziren, zapatuan Antzuolan eta domekan Bergaran.

 

Maiatzaren hamaseiko goizeko saioan, Antzuolako Torresoroan, Arkaitz Oiarzabal "Xamoa" suertatu zen irabazle, eta arratsaldekoan berriz, Egoitz Eizagirre. Goizean hirurogei bat ikus-entzule bildu ziren aretoan, eta arratsaldean ehun inguru.

Era berean, Zaldibian Aitor Urbieta eta Maider Arregi izan ziren garaile, eta domekan Hernanin, Jon Maia eta Ane Labaka. Egun berean, txapelketako bigarren faseko lehen saioa jokatu zen Bergarako Zabalotegi aretoan, berrogeita hamar pertsonaren aurrean. Bertan Ander Lizarralde izan zen onena, eta arratsaldean berriz, Unai Muñoa. Azken saio honek hirurogeita hamar bat bertsozale batu zituen.

Datorren asteburuan atsedenaldia izango du Gipuzkoa Bertsotanek; beraz bi aste barru jarraituko dute bigarren fasearekin, eta Debagoienera itzuliko da txapelketa, maiatzaren 30ean beste bi saio jokatuko baitira Oñatiko Santa Ana aretoan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak