Debagoieneko Kaleratzeak Stop, hipoteketako "neurriz kanpoko" klausulen aurka borrokan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 18a, 13:38

Debagoieneko Stop Kaleratzeak taldeak HMEI (IRPH, espainolez) klausularen aurkako borrokan segitzen du. Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, Europako Parlamentuan gaur, hilak 18, eztabaidatzen ari dira HMEI indizea desagerraraztea; irailean Maite Ortiz eta Jose Maria Erauskin abokatuek Bruselan eman zuten indize horrek eragiten dituen ondorioen berri. Besteak beste, "arbitrarioa" eta "kriminala" da, abokatu horien arabera, HMEI deritzon indizea. 

Prentsa oharrean aditzera eman dutenez, hipoteka kontratuetan ematen diren "gehiegikeria" guztien aurka egingo dute: "Zero tolerantzia lukurreria sortzen duten interes indize guztiekin", adierazi dute, besteak beste. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak