Garbigailuak egiteari ekin dio Fagor CNA Groupek

Fagor Garagartza, kanpotik.

Agindu moduan eta aurreikuspenak betez, garbigailu eta garbigailu-lehorgailuen ekoizpenarekin hasi dira Garagartzako lantegian. Fagor zein Edesa markapean merkaturatuko dituzte 8 eta 9 kiloko garbigailuak. Hasierako asmoa da urteko 50.000 gailu egitera heltzea. Edesa Industrial S.A. da aurrerantzean Garagartzako lantegiaren izena.

Garbigailuen ekoizpen linea batuko zaie azarotik abian diren labe eta egoste plaken lineei, beraz; 265 langilerekin. Eskoriatzan ere presio-eltzeak egiten dabiltza eta Basaurin gas berogailuak. Hala, Fagor CNA Gropen egun 543 behargin daude lanean, guztira, ekoizpen linea berriarekin batutako 33 lanpostu zuzenekin eta zeharkako beste zortziekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.