Autoan marihuana kilo bat zeramaten bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak

Maite Txintxurreta 2015ko mai. 14a, 14:01

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, martitzenean, maiatzaren 12an, 41 eta 19 urteko bi gizon atxilotu zituzten ertzainek Kanpanzarreko errepide-kontrol batean, osasun publikoaren kontrako delitua egotzita.

Goizeko ordu bi eta erdiak aldean gertatu zen atxiloketa. Ertzainek autoa geldiarazi zuten eta marihuana usaina nabaritu zuten. Honenbestez, ibilgailua ikertzeari ekin zioten. Drogaz betetako poltsa bat atera zuten kopilotuaren motxilatik, eta autoan aire konprimituko pistola bat ere aurkitu zuten. Gertaeraren unean atxilotuek ez zeramaten inongo dokumentazio agiririk. Bi gizonezkoak gaur goizean pasatu dira epailearen aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak