Hala, Gorka Valleren mutilek dagoeneko playoff-ean dute burua, eta ligako azken bi jardunaldietan ere minutuak banatzen ahaleginduko da, jokalari garrantzitsuei atseden eman asmoz.
Kategoriari eusteko borrokan
Antzuola aspaldi ohitu zen jaitsiera postuetan egotera, eta goiz sartu zen kategoria galtzeko kiniela guztietan. Eurak izan ziren mailari eusteko kapaz zirela sinistu zutenak, eta atzetik aurrera datoz. Bergarak gorabeheratsu jarraitzen du, eta Juanina Garairen etorrerarekin erreakzioa egon bazen ere, azken asteotako emaitzek zigortu egin dute taldea.
Besteen emaitzen zain
Hala, geratzen diren bi partiduak irabaztera behartuta daude Antzuola (29 puntu) eta Bergara (30), eta borroka horretan sartuta dauden Zarautzen (30), Usurbilen (31) eta Hondarribiaren (33) emaitzen zain egon behar dute.
Ezohiko ordutegian, domekan, Antzuolak liderra hartuko du Estalan (16:30), Aurrera. Eta, ikusteko dago liga txapeldunak ze jarrera erakusten duen, dagoeneko liga irabazita daukate-eta.
Beste horrenbeste gertatzen da Bergararekin, haren kontrario Touringek ere ez duelako ezer jokoan, seigarren daude-eta (zapatua, 16:30, Fanderia).
Mondra sari gabe geratu da
Bigarren itzuli oso ona egin badute ere, erregional preferentean Mondrak (54 puntu) bigarren sailkatu Mutriku (60) harrapatzeko aukerak galdu ditu, eta mailaz igotzeko aukera ia guztiak galdu. Hain zuzen, mutrikuarren kontra jokatuko dute bihar, zapatua, ligako azken partidua, (16:30, Mojategi). Getariako da zuzen igoko den taldea.