Lasterketan zehar parean egon ziren indarrak. Nahiz eta ihesaldi saiakerak egon, azken metroetan erabaki zen lasterketa, eta esprint ona eginda JMA taldekoa izan zen azkarrena. Allerru taldeko Ekiñe Rivas zen garaipenerako faboritoa, baina Aretxabaletakoak urrunetik jo zuen esprinta, eta Rivas menderatu zuen. Hala, Estebez izan zen irabazlea, Rivas bigarren eta Nagore Lizarraga hirugarren.
Estebez, podimean, Gipuzkoako txapelketa irabazi berritan.